Hiru garaipen lortu dituzte oriotarrek Legutioko estropadan

Karkara 2020ko ots. 17a, 15:00

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIX. Ligako 4. jardunaldia jokatu zen larunbatean, Legution.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIX. Ligako 4. jardunaldia jokatu zen larunbatean, Legution. Orio Arraunketa Elkarteko hamalau ontzik parte hartu zuten txapelketan, eta hiru garaipen lortu zituzten oriotarrek: infantil mailako emakumezkoen eta gizonezkoen skull laukoek eta kadete mailako gizonezkoen zortzikoak. 
 
Aurten linean jokatu den lehen estropada izan da Legutiokoa. Izan ere, neguko distantzia luzeko estropadak eta txapelketak bukatu direnez, lineako estropadei ekin die Gipuzkoako ligak. Orio Arraunketa Elkarteko kideek azaldu dutenez, "Legutioko estropada eremua olinpikoa da eta sei kale ditu. Gainera, kaleak boiaz markatuta daude. Harrobiko arraunlarientzat ezohiko estropada eremua denez, ikasteko balio die".
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!