Oihanek irabazi du Egunean Behin jokoko aste honetako gosaria

Karkara 2020ko ots. 17a, 11:15

Kutixi kafetegiak eskainita, bi lagunentzat gosaria irabazi du Egunean Behin jokoko Oihane erabiltzaileak.

Otsailaren 10tik 16rako astean, Oihane izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria KARKARAko Egunean Behin taldean. Hala, Kutixi kafetegiak eskainita, bi lagunentzat gosaria eskuratuko du Oihane erabiltzaileak. Saria jasotzeko, karkara@karkara.eus posta elektronikora mezu bat bidali behar du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 17D4FA kodea erabili KARKARA - Egunean Behin taldera batzeko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!