Euskal Herriko lehen bapore elektrikoaren motorra muntatu dute Orion

Karkara 2020ko ots. 18a, 17:00

Arostegi tailerrean egin dituzte motor elektrikoaren muntaketa lanak. Formazio akademikorako erabiltzen den  "Ortze" itsasontziak ez du CO2-rik aireratuko aurrerantzean.

Euskal Herrian diseinatu, garatu eta sortu den lehen bapore elektrikoak prest du motor berria. "Ortze" itsasontziak CO2-rik aireratu gabe nabigatuko du hemendik aurrera, azken asteetan Orioko Arostegi tailerrean muntatu dioten sistema mekaniko berritzaileari esker.

"Ortze-Cv" deitu dioten proiektua 2017an jarri zuten martxan, eta Ingeteam etxeak garatu du. Portuetara sartu-irtenak egitean, edo babestutako zonaldeetan ibiltzean, itsasontziek kutsadurarik sortu gabe nabigatu ahal izateko xedearekin sortu dute motor elektrikoa. 

Aurreikuspenen arabera, udaberri honetan egingo dituzte itsasoan lehen probak, eta horien ondoren, ontzia prest egotea espero dute sustatzaileek. "Ortze" nazioartean erreferente bihurtzeko helburuarekin aritu dira lanean.

Euskadi Irratiak proiektuaren arduradunei egindako elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!