Trafiko mozketak izango dira larunbatean, Inauteriko eta Arraun Eguneko ospakizunak direla eta

Karkara 2020ko ots. 21a, 10:20

11:30etik aurrera, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da autoz herritik ateratzeko, betiko bidea itxi egingo delako igande goizeko 07:30ak artean. 

Inauteriko eta Arraun Eguneko ospakizunak direla eta, aldaketa batzuk izango dira larunbatean ibilgailuen zirkulazioan:

  • 11:30etik aurrera, herritik irteteko, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da, ohiko bidea itxi egingo da eta. Bidea itxita izango da igande goizeko 07:30ak arte.
  • Herrira sartzeko, ez da aldaketarik izango eta, beraz, ohiko bidetik sartu ahal izango dira ibilgailuak.
  • 12:30etik 18:00etara, gutxi gorabehera, ezin izango da Ibai Ondora ibilgailuz sartu eta, beraz, bertakoek Diketik barrena ibili beharko dute.
  • Bai goizean eta bai arratsaldean Inauteriko desfileak izango dira eta, beraz, zenbait momentutan, etenak eta aldaketak izango dira zirkulazioan. Udaltzainak ibiliko dira trafikoa erregulatzen, desfileek ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!