Etxeluze Gaztetxean astebururako programa zabala antolatu dute

Karkara 2020ko ots. 26a, 17:49

Ostiraletik igandera bitartean, kontzertu, zirku, tailer eta abarrez gozatzeko aukera izango da Orioko gaztetxean.

Etxeluze Gaztetxeko kideek programa zabala antolatu dute astebururako, ostiral arratsaldean hasita. 18:30ean Pentsamendu Tailerrak antolatuta hitzaldia eta gogoeta saioa izango dira, Maddi Nazabal eta Agustin Arrietaren eskutik. Umorearen mugak izango dituzte eztabaidagai.

Larunbatean, "La máquina y yo" keinu bidezko zirkuaz gozatzeko aukera izango da, 18:00etatik aurrera. Circo Dabitxin-ek aurkeztutako ikuskizunak pertsonaren eta makinaren arteko harreman berezia du ardatz.

Igandean, Zingira eskolak egun guztirako jaia programatu du. 13:00etatik aurrera txaranga eta herri bazkaria izango dituzte, 16:30ean skate erakustaldia, eta 18:00etan Isuo ta Kezman eta Mikel Aranzabalen kontzertuak.

Gaztetxeko kideek ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!