Bideoa: Orioko Udaleko otsaileko udalbatzarra

Atzo, otsailaren 27a osteguna, udalbatzarra egin zuten Orioko Udalean.

Hauek dira udalbatzarrean landu zituzten gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko urtarrilaren 29ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Otsailaren 17ko 64/2020 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 2/20 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-kanpineko 2020ko tarifak biribiltzeko proposamena.

4.- Onartzea, egoki bada, udal-liburutegiko arduradunaren lanaldia gehitzea.

5.- Onartzea, egoki bada, udal-kanpineko langile finko etendun batzuen lanbide-kategoria eta ordainsari-maila aldatzea.

6.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!