Oier Ariznabarretak eta Janire Fernandez de Olanok irabazi dute Aiako IX. Mendi Lasterketa

Karkara 2020ko mar. 1a, 14:45

Pagoetako Parke Naturalean jokatu den proban Mikel Usandizaga izan da lehen aiarra, eta Ibai Makazaga eta Amagoia Iribar aurreneko oriotarrak.

Gaur goizean, Aiako IX. Mendi Lasterketa jokatu da Pagoeta Parke Naturalean. Lehiaketak 318 korrikalari juntatu ditu irteera puntuan, eta 10:30ak jo dutenean, proba abiatu dute. Lehiakideek eguraldi ona izan dute lasterketak iraun duen bitartean; giro nahikoa eguzkitsua izan da, hasieran hego haize ufadekin. Korrikalariek helmugan aipatu dutenez, ibilbidean zehar lokatz dezente topatu dute eta eroriko batzuk izan dira.

Oier Ariznabarreta eta Janire Fernandez izan dira Aiako IX. Mendi lasterketaren irabazleak, 1:05:19 eta 1:29:59 denborekin hurrenez hurren. Helmuga zapaldu duen lehen aiarra Mikel Usandizaga izan da 1:17:44 denborarekin. Lehen oriotarrak, berriz, Ibai Makazaga (1:08:31) eta Amagoia Iribar (1:47:46). Makazagak 4. postua lortu du sailkapen orokorrean, eta hirugarrena izan den Walther Becerrak minututik gorako aldea atera dio.

SAILKAPENAK 

Gizonezkoen sailkapen orokorra

1. Oier Ariznabarreta 1:05:19
2. Alain Santamaria 1:06:25
3. Walther Becerra 1:07:15

Emakumezkoen sailkapen orokorra

1. Janire Fernandez de Olano 1:29:59
2. Saioa Arkonada 1:30:39
3. Idoia Maritxalar 1:31:08

Aiarrak

1. Mikel Usandizaga 1:17:44
2. Txus Cañas 1:22:11
3. Hodei Alkorta 1:22:25

Oriotarrak

1. Ibai Makazaga 1:08:31
1. Amagoia Iribar 1:47:46

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!