Iñake Irastorza Euskal Aktoreen Besarkada Sarietarako izendatu dute

Karkara 2020ko mar. 2a, 09:24

Emakumezko aktore onenaren sarirako izendatu dute Irastorza, Agur Etxebeste! pelikulan egindako lanagatik. Miren Gaztañaga, Elena Irureta eta Patricia López dira beste hautagaiak.

Euskal Aktoreen Batasunak ekitaldia egingo du martxoaren 24an Bilboko Azkuna Zentroan, Euskal Aktoreen Besarkada Sariak banatzeko. Antolakuntzak hiru sail desberdinetan banatuta ematen ditu sariak: antzerkia, telebista eta zinema.

Iñake Irastorza izendatuetako bat izan da, iaz estreinatu zuten Agur Etxebeste! filmean Axunen paperean egindako lanagatik. Berarekin batera finalista dira Miren Gaztañaga, Elena Irureta eta Patricia López.

Martxoaren 15ean bukatuko da aktorerik onenen izenak erabakiko dituen hautaketa prozesua. Hemen klik eginda eman daiteke bozka.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!