Euskadiko musikari gazteen kontzertua izango da larunbatean

Kultur etxean emango dute kontzertua 19:00etatik aurrera, eta herri desberdinetako musikariak igoko dira oholtzara.

Martxoaren 13an eta 14an Euskadiko Musikari Gazteen XIV. Lehiaketa jokatuko da Bilbon, eta Orioko kontzertua han joko dituzten piezak entsaiatzeko baliatuko dute gazteek.

PROGRAMA

Hau izango da kontzertuaren programa:

1. Sonata RV 10 Re Maiorrean. 1. eta 2. mugimendua. A. Vivaldi
Irene Sagarzazu - Biolina

2. Partita Mi Maiorrean biolin bakarlariarentzat. Preludioa - J. S. Bach
Doinu hebrearra - J. Achron
Ane Espina - Biolina

3.- Kontzertua Mi minorrean Op. 64. 1. mugimendua - F. Mendelssohn
Maddi Arriola - Biolina

4.- Kontzertua Si minorrean Op. 61. 3. mugimendua - C. Sant-Saens
Irene Sagarzazu - Biolina

5. Nuits blanches - A. Crepin
VII. Bajo la mesa - J. Ibert
Paul Muñoz - Saxofoia

6. Kontzertua La minorrean. 4. mugimendua - D. Xostakovitx
Ander Bruschi - Biolina

7. Partita Re minorrean biolin bakarlariarentzat. Allemande - J. S. Bach
Polonaise Re Maiorrean - H. Wieniawski
Maddi Ariola - Biolina

8. Kontzertua Re Maiorrean Op. 35. 1. mugimendua - P. I. Txaikovski
Maitena Paillet - Biolina

9. Kontzertua Mi minorrean. 1. mugimendua - F. Mendelssohn
Ane Espina - Biolina

Pianoan: Itziar Iriarte eta Esther Barandiaran.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!