Asteazkenean amaituko da kultura eta gazteria alorreko diru-laguntzak eskatzeko epea

Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.

Kultura eta gazteria alorreko eskariak martxoaren 11rako aurkeztu behar dituzte herriko taldeek, udaletxeko erregistroan.

Aurtengo diru-laguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuak esteka honetan kontsultatu eta deskargatu daitezke: https://www.orio.eus/udala/dirulaguntzak/15754-kultur-taldeentzako-dirulaguntzak-2019

Edozein zalantza izanez gero, Udaleko kultura teknikariarekin jarri behar da harremanetan: Uhaina Atxotegi (kultura@orio.eus / 679417763)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!