Hossain Kaanachek Espainiako taldekako errelebo mistoetako txapelketa irabazi du duatloian

Karkara 2020ko mar. 5a, 15:30

Alcobendasen jokatu zen txapelketa larunbatean, eta Saltoki talde nafarrarekin lortu zuen garaipena Kaanachek.

Lehengo larunbatean, otsailak 29, duatloi modalitateko Espainiako taldekako errelebo mistoetako txapelketa jokatu zen Alcobendasen. Bertan izan zen Hossain Kaanache atleta Saltoki taldeko kideekin batera, eta garaipena lortuta itzuli ziren etxera. Taldeak 1:32:04 denbora lortu zuen helmugan.

Hossainekin batera Sandra Piera, Ander Noaín eta Andrea Mediero aritu ziren lehian. Kaanacherentzat berezia izan zen garaipena, azken erreleboa berea izan zelako. Lasterketa amaieran, oriotarrak erasoa jo zuen korrika ari zirenean, eta helmugan 8 segundoko aldea atera zion Andrés Cendán bigarren sailkatuari.

Bihar, lasterketa osorik botako dute Teledeporte telebista katean, 12:15etatik aurrera.

Apirilaren 5ean du hurrengo duatloi proba Kaanachek. Sorian jokatuko den Espainiako duatloi txapelketan parte hartuko du, oraingoan bakarka.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!