Martxoaren 14an, larunbatarekin, bisita gidatua eskainiko du Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroak Orion, herriko itsas ondareari buruz. Udaleko turismo-teknikariak gidatuko du bisita eta berak emango ditu azalpenak. Goiko Kaleko Pilliku plazan hasiko dute ibilbidea 11:00etan eta doan izango da. Hala ere, parte hartzeko, erreserba egin behar dute herritarrek, aldez aurretik, turismo bulegora deituta: 943-83 55 65.

Bisitak ordubete inguru iraungo du eta euskaraz izango da. Dena dela, bisita gaztelaniaz nahi duen taldetxo bat sortuz gero, bigarren bisita bat ere antolatuko dute.

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea
Bisita gidatua Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearen programaren barruan antolatuta dago, eta martxorako jarduera ugari antolatu dituzte euskal kostaldeko museo eta interpretazio-zentroek. Ikusi egitaraua hemen.