Abdulairen bidaia luzea ezagutzeko aukera izan dute Zaraguetako ikasleek

Karkara 2020ko mar. 6a, 14:03

Orio Arraunketa Elkarteak omenaldi txikia egin zion senegaldarrari, Europara iristeko itsas zeharkaldian egin zuen patroi lana aitortzeko.

Jolas eta Ekin erakundearen bitartez, 'Giza eskubideak: arrazakeria eta estereotipoak' proiektuan murgilduta daude Zaragueta Herri Eskolako DBHko ikasleak eta irakasleak. Ekimenaren barruan hitzaldia izan zuten ostegunean eskolan, eta Iberiar penintsulara pateran etorri zen mutil senegaldar baten testigantza zuzenean entzuteko aukera zuten ikasleek.
 
Abdulaik bere bizipenak kontatu zizkien; izan ere, 25 urteko gaztea 12 aldiz saiatu zen Gibraltar pateran zeharkatzen. Gainera, azken itsas zeharkaldian paterako patroia izan zen gaztea eta Espainiara iristea lortu zuten. Abdulaik egin zuen patroi lana aitortzeko, Orio Arraun Elkarteak omenaldi txiki egin zion senegaldarrari hitzaldian. Orioko arraun elkarteko presidente Josu Esnaolak elkarteko elastikoa oparitu zion, eta entrenamendu batean traineruarekin itsasora ateratzera gonbidatu zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!