Euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzea aldarrikatu dute 750 kirolarik

Aitor Manterola - Berria.eus 2020ko mar. 7a, 16:57

'Gu ere bai' ekimena eta manifestua aurkeztu dituzte San Mames estadioan, 750 kirolarik sinatua, "euskal kirolarien gehiengoa eskatzen ari dena betetzeko: euskal selekzioen nazioartekotzea". Udaberrian antolatuko dituen ekitaldiak sustengatu dituzte kirolariek, "euskal selekzioen eta kirolaren aldekoak izango direlako".

Tartean dira Orioko arraun taldeko hainbat kide.

 

Gu ere bai ekimena eta manifestua aurkeztu dituzte euskal kirolariek gaur eguerdian Bilbon, San Mames estadioan, euskal selekzioek nazioartean parte hartzea aldarrikatzen duena. 750 kirolarik baino gehiago eman diote babesa, eta udaberrian, ekimen horren barruan antolatuko diren ekitaldiak sustengatuko dituzte, "euskal selekzioen eta kirolaren aldekoak izango direlako".

Yaser Hamed (Leioa, Bizkaia, 1997) futbolariak irakurri du beste kirolarien izenean, eta hasiera honela eman dio: "Hemen ez gaude ezer berririk aldarrikatzeko, baizik eta euskal herritarrok denbora luzez eskatzen gaudena betetzeko: Euskal Selekzioen nazioartekotzea. Izan ere, hau ez da gutxi batzuen nahia bakarrik, euskal kirolarien gehiengoa eskatzen ari den errealitatea baizik". 

Ekimena eta agiria babestu duten kirolariek "ziurtasun osoa" daukate aurrera eraman behar dela aldarria. "Gizarte demokratiko batean gaude, eta horrek esan nahi du 600 kirolarik Euskal Selekzioa nazioarteko lehiaketetan defendatzearekin amets egiten badugu, horretarako ez litzatekeela arazorik egon beharko". Hamedek Palestinako selekzioan jokatzen du, aita hangoa duelako, baina esan du "are zoriontsuagoa" izango litzatekeela jaio zen herrialdearekin gauza bera egiteko modua balu. Bere burua eskaini du Palestina eta Euskal Selekzioaren arteko partida bat prestatzen "edozer gauzatan laguntzeko, inflexio puntu bat sortu eta jorratzen ari garen etorkizuna gertuago izateko".

Sinatzaileak

Ekimenaren bideoa

Bestela, jarraitu artikulua irakurtzen Berria egunkariaren atari digitalean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!