Oriotarrak nagusitu dira asteburuan Pasaian

Karkara 2020ko mar. 8a, 19:07
Orioko gizonezkoak, Inauterietan etxean jokatutako lehian (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Bi garaipen lortu zituzten atzo arratsaldean jokatutako traineru estropadetan. Izan ere, senior emakumezkoak eta gizonezkoak, biak suertatu ziren irabazle.

Larunbat arratsaldean Pasaian jokatu ziren beteranoen eta seniorren traineru estropadak, eta etxekoak bikain aritu ziren. Seniorretan bi garaipenak eskuratu zituzten oriotarrek, nagusitasun osoz, gainera: hamasei segundoko aldea atera zieten Orioko emakumeek Arraun Lagunak taldeari, eta sei segundokoa gizonezkoek Donostiarrari.

Bederatzi talde ureratu ziren senior emakumezkoen estropada jokatzeko, eta 24 traineru, berriz, gizonezkoena jokatzeko. Hiru tandatan banatuta aritu ziren azken horiek.

Beteranoetan, berriz, zarauztarrak izan ziren garaile, Badok13 taldeak hamabi segundoko aldea atera baitzion Plentziari. Hamabost talde lehiatu ziren kategoria horretan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!