Lan-mahaia osatu dute Orion, koronabirusak sortutako egoeran modu koordinatuan jarduteko

Karkara 2020ko mar. 13a, 09:14

Lan-mahai horretan herriko zerbitzuetako ordezkari banak parte hartuko du, jende asko mugitzen duten elkarteekin batera: anbulatorioa, udal-zerbitzuak, kiroldegia, musika-eskola, kultur etxea, ludoteka, gaztelekua, Zaharren Babeslekua, arraun-elkartea, futbol taldea…

Koronabirusak sortutako egoera delaeta, lan-mahai bat eratu du Orioko alkate Anuska Esnalek, eragile guztiak modu koordinatuan jarduteko. Lan-mahai horretan herriko zerbitzuetako ordezkari banak parte hartuko du, jende asko mugitzen duten elkarteekin batera: anbulatorioa, udal-zerbitzuak, kiroldegia, musika-eskola, kultur etxea, ludoteka, gaztelekua, Zaharren Babeslekua, arraun-elkartea, futbol taldea…

Udaletik jakinarazi dute aurrekaririk ez duen egoera baten aurrean dagoela herria, eta udal ordezkariek uste dute "garrantzizkoa dela guztiok batera jardutea, modu koordinatu eta eraginkorrean". Lan-mahai horretan landuko dituzte irizpideak aurrerantzean hartu beharreko neurriak erabakitzeko.

Udalak azpimarratu du jarraituko duela hartzen diren neurrien berri ematen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!