Laguntza behar duten herritarrek zaintza sarera deitu dezakete

Karkara 2020ko mar. 17a, 14:53

Laguntza behar duten herritarrek 642 409 422 telefono zenbakira deitu behar dute, herriko zaintza sarearekin harremanetan jartzeko.

Covid-19 gaixotasunaren zabaltzea ekiditeko, etxean geratzeko agindua zabaldu du Espainiako Gobernuak, eta asko dira laguntza behar duten adinekoak. Hala, zaintza sarea sortu dute Orion, nagusiki 70 urtetik gorako herritarrei laguntza emateko asmoz. 101 boluntariok eman dute izena orain arte, eta herriko denda txikietan erosketak egiteko eta botikak eta farmaziako gauzak erosteko laguntza eskainiko dute.

Zaintza saretik jakinarazi dute laguntza behar duten herritarrek 642 409 422 telefono zenbakira deitu behar dutela 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!