#EtxetikMundura

Intza Unanue, etxetik mundura

Karkara 2020ko mar. 19a, 20:00

Intza Unanuek emango dio hasiera gaur, ostegunarekin, #EtxetikMundura egitasmoari. Etxean grabatutako bi kantu bidali dizkigu, KARKARAko ikus-entzuleentzat. Intzarekin batera, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) beste hedabideetan ere argitaratu sortzaileek bidalitako bideoak.

Baleike.eus-en Esti Curiel aktorearen bideoa ikus daiteke, Maxixatzen.eus-en Iñigo Antsorregi idazlearena, Uztarria.eus-en Iago Azkue magoarena  eta Zarauzkohitza.eus-en Serge bakarlariarena. 

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!