Koronabiruasak jende ilarak eragin ditu herriko farmazietan eta janari dendetan

Karkara 2020ko mar. 20a, 13:31

Eguna joan eta eguna etorri, koronabirusak eragindako osasun krisia ezohiko irudiak ari da uzten. Gaur goizean bertan, jende ilarak sortu dira herriko farmazietan eta janari dendetan. Momentu jakin batean, supermerkatuko langile batek azalpenak eman dizkie Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan itxaroten zeuden herritarrei, erosketak egiteko jokabide egokiak zehaztuz. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!