#EtxetikMundura

Imanol eta Iratz Urkizuren kontzertua, Etxetik Mundura egitasmoaren barruan

Karkara 2020ko mar. 22a, 20:00

Aiarrei eta oriotarrei berrogeialdia alaitzeko asmoz, Imanol eta Iratz Urkizuk kontzertutxoa eman dute beren etxetik.

Imanol eta Iratz Urkizuk kontzertutxoa eskaini dute KARKARAKO webgunean, Etxetik Mundura ekimenaren barruan. Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Zarauzko Hitzak Martin Etxeberriaren olerki errezitaldia; Baleikek Marlik musika taldearen saioa, Uztarriak Ekain Ibarguren pailazoaren ikuskizuna eta Maxixatxenek Lurdes Suduperen liburu gomendioak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!