Desinfekzio lanak egiten ari da Orioko Udala herriko kaleetan

Karkara 2020ko mar. 29a, 09:57

 FCCko langileek egiten dituzte garbiketa eta desinfekzio-lanak, Udalarekin adostutako irizpideen arabera, koronabirusari aurre egiteko.

Koronabirusaren hedapena saihesteko borrokan, garrantzitsua da garbiketa eta desinfekzioa areagotzea, eta horretan ari da Orioko Udala joan den astelehenetik. FCCko langileek egiten dituzte garbiketa- eta desinfekzio-lanak, Udalarekin adostutako irizpideen arabera.

Hauek dira hartu dituen neurriak:

  • Garbiketarako brigadak egunero-egunero desinfektatzen ditu herriko pasabideak, tunelak, portxeak, barandak, eserlekuak, paperontziak… Horretarako, produktu desinfektatzaileak eta ihinztagailuak (roziadoreak) erabiltzen ditu.
  • Bestalde, herriko kaleak ere desinfektatzailea erabiliz garbitzen dituzte bi egunetik behin. Goizean goiz hasten da lanean zisterna-kamioia, 06:30ean, eta herri osoa pasatzen du, alde zaharreko kaleak barne. Euria egiten duen egunetan ez dute kamioirik pasatzen, premiarik ez dagoelako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!