Aita Lertxundi kaleko autobus geltokia betiko tokian dago berriro

Karkara 2020ko api. 1a, 09:05

arkesina ez dago oraindik jarrita; obrak berriro hasten direnean jarriko dute.

Aita Lertxundi kaleko obrak dezente aurreratu dira azken asteetan eta, horren ondorioz, Donostia aldetik datorren autobusa betiko geltokian geratzen da joan den ostiralaz geroztik. Markesina ez dago oraindik jarrita; obrak berriro hasten direnean jarriko dute.

Datozen bi asteetan, gutxienez, obra geldituta egongo da, Espainiako gobernuak hartutako neurrien ondorioz, eta, berriro lanak abiatzen direnean, beste 3-4 aste beharko dira guztiz bukatzeko: aurrena orain arte egindako zatiko baldosak jarriko dituzte eta, ondoren, obraren zati estu eta zailenari ekingo diote: Aritzaga kaleko loturari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!