Aberri Eguneko aldarria Orioko balkoietara heldu da

Karkara 2020ko api. 12a, 16:04

Aberri Egun hau ez dago kalean ospatzerik, koronabirusa ez hedatzeko hartutako neurrien ondorioz. Horrek ez du esan nahi oriotarrek ez dutenik egun hau gogoan izan. 

Ikurrinekin eta Nafarroako banderarekin jantzita esnatu dira Orioko balkoian. Eguerdian, gainera, balkoietara atera dira herritarrak, Euskal Herria Batera ekimenak deituta. Gaitzaren ondorioz hildakoen aldeko isiluneko minutua gorde ondoren, Mikel Laboaren Txoria txori abestia kantatu dute balkoietatik.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!