Traste zaharrak biltzeko zerbitzua etenda dagoela gogorarazi die Orioko Udalak herritarrei

Karkara 2020ko api. 13a, 08:11

Urola Kostako Udal Elkarteak traste zaharrak biltzeko zerbitzua eten egin zuen konfinamendua indarrean jarri zenean.

Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, herritar gehienak zuzen eta zintzo ari dira betetzen konfinamendu-garai honetan administrazioak ezarritako arauak, baina, nabarmendu du tarteka badirela salbuespenak. Urola Kostako Udal Elkarteak traste zaharrak biltzeko zerbitzua eten egin zuen konfinamendua indarrean jarri zenean eta hala adierazi zien herritarrei. Zerbitzu hori etenda dago geroztik, bestelako abisurik eman arte. Hala ere, herritar batzuek etxeko traste zaharrak eta altzariak kalera ateratzen segitzen dute. Hori dela eta, udalak oharra argitaratu du gogorarazteko debekatuta dagoela trasteak ateratzea bilketa-zerbitzua etenda dagoen bitartean.

Zerbitzua berriro abian jartzen denean, Udalak jakinaraziko du ohiko bideak erabiliz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!