HARA! 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko saio berezia emango dute gaur ETB1en

1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean parte hartu zuen Jon Sarasuak.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren egungo formatuarekin 1986an hasi ziren. Txapelketa Nagusiaren historian mugarria izan zen: estreinakoz 6.000 lagunetik gora elkartu zituen finalak, Donostiako Belodromoan; beste lau final jokatu ziren bertan, 2005ean BECera lekualdatu zen arte. Igande honetan ETB1ek saio berezia eskainiko du, 15:00etatik aurrera, 1986ko finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziekin.

Udaberrian jokatu zen txapelketa hartako azken fasea, eta Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela, Manuel Lekuonaren eskutik. Lizasorekin batera, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Iñaki Murua eta Jon Enbeita aritu ziren finalean.

Txapelketa Nagusi horren helburu eta antolakuntza prozesua Bertsozale Elkartearen sorrera ekarri zuen. Guztira, 91 bertsolarik hartu zuten parte herrialdeetako txapelketan eta kanporaketetan, eta Txapelketa Nagusian 40 bertsolari aritu ziren lehian; eta XX. mendean lehen aldiz emakume batek: Kristina Mardarasek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!