Udal-liburutegia itxita egon arren, liburuak eta filmak eskuragarri daude eLiburutegiaren bidez

Karkara 2020ko api. 28a, 10:13

Udal-liburutegiak itxita segitzen du jendearentzat eta ez dago oraindik esaterik noiz ireki ahal izango dituen ateak berriro.

Liburutegia itxita dagoen bitartean, eLiburutegia-ren zerbitzuak baliatu ditzakete erabiltzaileek, eta zerbitzu hori eskura dutela gogorarazteko, ohar hau argitaratu du udal-liburutegiaren arduradunak:

eLiburutegia, doako zerbitzua

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa  Publikoko Sareko liburutegiek eskaintzen duten doako zerbitzua da. eLiburutegiaren bidez, liburu asko irakurri daitezke formatu digitalean, eta aukera dago, baita ere, filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko. Liburuen maileguaren iraupena 21 egunekoa da. Gehienez ere, 6 liburu izan ahal dituzu maileguan aldi berean. Filmek, berriz, 72 orduko iraupena dute. Eta 2 pelikula eskatu ditzakezu aldiko.

eLiburutegia erabiltzeko, honako helbidean sartu behar duzu:

www.eliburutegia.euskadi.eus

eLiburutegian sartzeko liburutegiko bazkidea izan behar duzu eta erabiltzailea eta pasahitza jakin behar dituzu.

Bazkide egiteko edo zalantzak argitzeko, idatzi Orioko udal-liburutegira (liburutegia@orio.eus) edo deitu telefonoz Miren Andueza liburuzainari (943 833 377) 09:00etatik 13:00etara bitartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!