Prest daude KAE eta ETE traineru ligetarako lehiaketa sistema eta segurtasun protokoloa

Karkara 2020ko mai. 12a, 16:19

Orio AEko gizonezkoen B trainerua KAE ligan izango da. Lehen estropadak uztaileko lehen asteburuan jokatzea aurreikusten dute, eta hiru eremu finkotan izango dira denboraldiko zita guztiak: Pasaia, Getaria eta Castro Urdiales.

Kantariko Arraun Elkarteak prest ditu KAE1, KAE2 eta ETE ligetako estropadak jokatzeko sistema eta segurtasun protokoloa. Hiru ligetako estropadak zer baldintzetan egingo dituzten zehaztu dute: uztaileko lehen asteburuan abiatu nahi dute denboraldia, beti ere pandemiaren bilakaeraren arabera. Astero estropada bakarra egitea proposatzen dute, beti egun eta toki berean. Horrela, bederatzi zita izango dira denera, eta Pasaian, Getarian eta Castro Urdiales egingo dituzte.

Bestalde, ligak balekotzat emateko gutxienez sei jardunaldi jokatzea adostu dute. Liga bereko bi klubek lehiatzeari uko egingo baliote —koronabirus positiboak dituztelako—, liga hori bertan behera geratuko litzateke. Denboraldi amaieran, ez da kanporaketarik jokatuko KAEko bi  ligetan; lehen mailatik bi jaitsiko dira, eta bigarrenetik bi igo.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!