Mailegatutako liburuak itzultzeko kutxa ireki dute

Karkara 2020ko mai. 14a, 12:53

Herritarrek etxean dituzten mailegatutako liburuak kultur etxeko atearen ondoan dagoen kutxan entregatu behar dituzte. Itzulitako liburuak kutxatan gordeko dira bi astez.

 

Orioko Kultur Etxeak itxita jarraitzen du oraingoz, baina liburutegiko liburuak maileguan hartu daitezke. Aldez aurretik eskaera egin behar da horretarako, liburutegia@orio.eus helbidera idatzita edo 943 833 377 telefono zenbakira deituta. Eskatutako liburuak kultur etxeko sarreran jaso beharko dituzte erabiltzaileek. Bestalde Herritarrek etxean dituzten mailegatutako liburuak itzultzeko, kultur etxeko atearen ondoko kutxa irekita dago astelehenetik, eta hor utzi behar dira maileguan hartutako liburuak. Itzulitako liburuak kutxatan gordeko dira bi astez.

Liburuak maileguan hartzeko telefonoz eskaerak egiteko ordutegia hurrengoa da: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Maileguan eskatutako liburuak jasotzeko ordutegia da 09:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Norbaitek ordutegi horretan ezin badu, telefonoz hitz egin behar du Miren Andueza liburuzainarekin, nola egin adosteko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!