Gutuna: Igandean osasun langileei txalo zaparrada ozen eta luzea eskaintzeko deia

Karkara 2020ko mai. 16a, 12:30

Oriotar batek gutuna bidali du KARKARAra, osasun langileei igandean txalo zaparrada luze eta ozena eskaintzeko dei eginez.

Espainiako Gobernuak kalera irteteko ordutegiak baimendu dituenetik, behera egin du arratsaldeko 20:00etan osasun langileei esker ona adierazteko egin den txalo zaparradak. Horregatik, irratian entzun dut ekimena behar den bezala bukatzeko, polita izango litzatekeela igandean, 20:00etan, orain arteko txalo saio ozenena eta luzeena egitea. Ez da ahaztu behar, osasun langileak eta horiekin batera lanean aritu diren profesionalak herritarron gotorleku izan direla pandemia honetan, eta merezi duten omenaldia egitea garrantzitsua dela uste dut, ekimena pixkanaka-pixkanaka itzaltzen joan aurretik.

Oriotar bat

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!