Balearen Eguna ospatu dute Arrantzale kaleko bizilagunek

Karkara 2020ko mai. 16a, 20:01

Osteguna maiatzaren 14a izan zen, Balearen Eguna, eta horren aitzakian, gaur arratsaldean Arrantzale kaleko bizilagunek Balearen Eguna ospatu dute, jai giroan. Antzerkitxoa egin dute aurrena, eta Balearen Bertsoak abestu ondoren, kantuan eta dantzan aritu dira, musikaz lagunduta. Giro ederra jarri dute kalean, eta bide-gorritik bizikletan edo paseatzen zebiltzan herritar ugari gelditu da bertan, auzotarren jai giroa ikusita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!