Orioko Udalak jakinarazi du konfinamendua arintzeko hainbat neurri indarrean daudela atzotik

Karkara 2020ko mai. 19a, 09:01

Deskonfinamenduaren lehen fasean jarraitzen du Hego Euskal Herriak, baina, astelehenetik hainbat neurri aplikatzen ari dira, etxealdia arintzeko.

Orioko Udalak neurri garrantzitsuenak jakinarazi ditu.

  • Herritarrek Gipuzkoa osoan barrena mugitu ahal izango dute eta, beraz, aukera izango da, esaterako, lurralde historikoko beste edozein herritan bizi diren senide eta lagunak bisitatzeko.
  • Kalera ateratzeko ordu-tarteak bertan behera geratu dira 10.000 biztanletik beherako herrietan (Oriok 6.000 biztanle inguru du) eta, hortaz, oriotarrak nahi duten orduan atera daitezke kalera 06:00etatik 23:00etara, eta ez ordu jakinetan, adinaren arabera, orain arte bezala (neurri hau atzo iragarri zuen Espainiako Gobernuak eta iragarkia BOEn argitaratu ondoren jarriko da indarrean).
  • Berriro ere aisialdiko arrantzan edo ehizan aritzeko baimena izango dute herritarrek, elkarren arteko distantzia fisikoa gordeta.
  • Denda eta tabernek, berriz, aurreko astean jarritako neurriak betetzen segitu beharko dute, horietan baldintzak ez dira-eta aldatuko, hasiera batean, 2. fasean sartu arte. Aldaketa bakarra da merkealdia egiteko aukera izango dutela dendek azkenean, Espainiako Gobernuak hasiera batean ezetz esan bazuen ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!