Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

Karkara 2020ko mai. 23a, 09:47

Hautesle-zerrenda jendaurrean egongo da udal bulegoetan maiatzaren 25etik ekainaren 1era arte.

2020ko uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).

Ekainaren 1a arte

Hautesle-zerrenda jendaurrean egongo da udal-bulegoetan maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. COVID-19ak sortutako egoera dela-eta Udala itxita dagoenez, zerrenda aztertu nahi duenak deitu egin behar du aldez aurretik udaletxera (943 830 346), hitzordua eskatzeko.

Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa aurkeztekotan, hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du eta nortasun-agiriaren, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia erantsi behar dio.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!