Gaur ireki dute berriro Orioko Kanpina

Karkara 2020ko mai. 25a, 15:34

Kanpinaren sarreran sortzen diren ilarak ekiditeko eta okupazioa kontrolatzeko, hainbat neurri jarri dituzte martxan kanpineko arduradunek.

Bi hilabete eta erdi itxita egon ondoren, gaur ireki ditu ateak berriz Orioko Udal Kanpinak. COVID-19ak sortutako larrialdi egoerari erantzuteko, hainbat protokolo eta babes neurri hartu dituzte, besteak beste, bungalowetan egin ohi duten bezala, bezeroek partzelen erreserbak ere aldez aurretik egitea lortu nahi dute. "Hoteletan eta bestelako ostatuetan egiten den bezala, erreserba egiten dutenean zehaztu beharko dute erabiltzaileek zenbat egun pasako dituzte kanpinean. Neurri horrekin uda sasoian kanpinaren sarreran sortzen diren ilarak ekidin nahi ditugu, eta okupazioa kontrolatu". Izan ere, gaur egun kanpinak duen pertsonala eta komun kopurua kontuan hartuta, %50ean mugatu dute aforoa.

Gaur bertan, ireki berritan, jaso dute partzelen eremuko lehen erreserba, eta denboraldi osoa kanpinean pasatzen duten egoiliar batzuk ere iritsi dira kanpinera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!