Silvia Carrizoren hitzaldi telematikoa izango da gaur Orioko Ahalduntze Eskolak antolatuta

Karkara 2020ko eka. 2a, 08:46

Hitzaldia orio.eus webgunean emango dute 18:00etatik aurrera.

Orioko Ahalduntze Eskolak Silvia Carrizoren hitzaldia antolatu du, gaur arratsalderako. Carrizo Malen Etxea elkarteko kidea da, eta osasun krisiak emakume migranteen eguneroko bizitzan izan duen eraginaz arituko da hizketan.

Hitzaldia telematikoa izango da, eta orio.eus webgunean emango dute. Ikusleek Carrizori galderak egiteko aukera ere izango dute txat bidez. 18:00etan emango diote hasiera saioari.

 

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!