Euskal presoen aldeko elkarretaratzeak egiten hasiko dira berriro, hileko azken ostiralean

Karkara 2020ko mai. 28a, 12:42

Zimitorio azpialdeko aldapan egingo dira kontzentrazioak, Kale Nagusia hasten den tokian, osasun neurriak gordez.

Bihar, maiatzak 29, ostirala, euskal presoen aldeko elkarretaratzeak egiteari ekingo diote berriro. Antolatzaileek azaldu dutenez, hileko azken ostiralero egingo dituzte kontzentrazioak aurrerantzean, 20:00etatik aurrera, Zimitorio azpialdeko aldapan.

Koronabirusren hedapena saihesteko neurriak gordeta egingo dira elkarretaratzeak:

- Uneoro bi metroko tartea zaindu.
- Bakoitzak bere banderola eraman —bertan erosteko aukera izango da 5 euroren truke—.
- Ahal dela, maskara erabiltzea gomendatzen da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!