Udalak aurrez emana zuen, atzo goizean bertan, hondartzan egonaldi motzak egiteko aholkua, baina, Osasun Sailak emandako gomendioa eta gero, eta azken egunotan antzemandako jokabide desegokiak ikusita, pauso bat gehiago eman du, herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Udalak goizeko oharrean eman dituen beste bi aholkuek indarrean segitzen dute oraindik: alegia, kontu handiz bainatzea, kontuan hartuta sorosle-zerbitzurik ez dagoela, eta hondartzan ere bi metroko segurtasun-distantzia gordetzea.