Bideoa: Arraunlari eta entrenatzaileen hitzak Arraunetxera itzuli diren egunean

Karkara 2020ko mai. 30a, 15:28

Gaur goizean bueltatu dira alarma egoera ezarri zenetik aurrenekoz Arraunetxera arraunlari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kide gehienak. Koronabirusaren 85 proba serologiko egin dituzte, eta hitz batzuk hartu dizkiegu Xanti Zabaleta, Itxaso Azkonobieta, Jon Salsamendi eta Jon Iriondori.

Egun garrantzitsua da gaurkoa OAE Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari eta zuzendaritzako kideentzat. Batetik, zirt edo zart, gaur erabakita gelditu daiteke Eukostren eta Eusko Label ligak jokatuko diren ala ez, eta horren inguruko bilera hasita dute hamabi klubek, tartean oriotarrak.

Bestetik, goizean Arraunetxean elkartu dira arraunlari emakumezkoak eta gizonezkoak (lehen taldea eta bigarrena) aurreneko aldiz COVID-19 birusagatik alarma egoera ezarri zenetik. Koronabirusaren proba serologikoak egin dituzte arraunlariek ez ezik, baita zuzendaritzako kideek ere. 85 guztira. Ondoren, gizonezkoek banakako lan saioa egin dute ergometroan eta beste hainbat materialekin, kirol instalazioen kanpoaldean. Izan ere, oraindik ezin dute ez barrura sartu, ez uretara atera arraun egitera. Irrika horrexekin aurkitu ditu KARKARAk han bildutako kirolari eta entrenatzaileak.

Ikusi hemen argazki bilduma.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!