Bihar ohiko ordutegia berreskuratuko du Correoseko bulegoak

Karkara 2020ko mai. 31a, 17:15

Azken asteetan ez bezala, hemendik aurrera ostegun arratsaldeetan ere zabalduko dute bulegoa. Horrez gain, hainbat herritan leihatila bereziak ezarriko dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko.

Ohiko ordutegira itzuliko da bihar Correoseko bulegoa: astelehenetik larunbatera 09:30etik 13:00etara egongo da zabalik, eta ostegun arratsaldeetan, berriz, 18:00etatik 20:00etara emango du zerbitzua. Inguruko herrietako bulegoetan ere ohiko ordutegiak berreskuratuko ditu; Zarautzen, beraz, arratsaldez ere irekita egongo da 16:30etik 20:00etara.

Erakundeak adierazi duenez, ordutegiak zabaltzearen erabakia hartu du uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa ematea errazteko. Gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako  hainbat bulegotan leihatila bereziak ere ezarriko dituzte posta bidezko botoa emateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!