Kamioi batek istripua izan du autobide sarrera inguruan

Karkara 2020ko eka. 4a, 09:50

Udaltzainek KARKARAri azaldu diotenez, berehala konponduko dira istripuak sortutako eragozpenak. Oraingoz, ez dakite inor zauritu den istripu horretan.

Kamioi batek istripua izan du orain minutu batzuk autobide sarrera inguruan, eta zirkulazioa oztopatu badu ere, berehala konponduta egongo dela jakinarazi dute udaltzainek. Oraingoz, ez dakite inor zauritu den istripu horretan.

Bestetik, moila ondoko zirkulazioa ohi baino handiagoa izaten ari da goiz partean, udaletxe aurreko plaza eraberritzen ari direlako eta ibilgailu bereziak dabiltzalako sartu eta irten. Horregatik, txandaka ari dira ibilgailuei pasoa ematen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!