Erosketa bonuak trukatuko dituzten denden eta zerbitzuen zerrenda eguneratu du udalak

Karkara 2020ko eka. 4a, 11:51

40 euro ordainduta 60 euroko erosketa bonu bana jaso dezake 18 urtetik gorako oriotar bakoitzak.

Orioko Udalaren erosketa bonuen salmenta martxa onean doa, eta gero eta gehiago dira ekimenaren bat egin duten denda eta zerbitzuak. Bestalde, udaletik gogorarazi dute erosketa bonuak txartelarekin ordaindu behar direla kultur etxean. 40 euro ordainduta 60 euroko erosketa bonu bat jaso dezake 18 urtetik gorako herritar bakoitzak.

Hurrengo denda eta zerbitzuetan erabili daitezke erosketa bonuak

Ttipi-Ttapa
The Pass
Kaioa
Argiñe
Mara
Soia
Muxutruk
Lizaso dekorazioa
Rosana Arruti Argazki Estudioa
Egiguren Argazki Estudioa
Begi Bistan
Eider Osinalde Gizonezkoen Ileapaindegia
Zass Salon de Belleza
Shock Ileapaindegia
Nekane & Elena estilistak
Uranga Burdindegia
iñigo Lasa Osteopatia

Ekimenean ahalik eta denda eta zerbitzu gehienek parte hartu dezaten, establezimendu bakoitzak 60 euroko 20 bonu trukatu ahal izango ditu ekainaren 30a bitartean. Atzo jarri zen martxa ekimena, eta udaletik jakinarazi dute Itziar Kirolak dendak esaterako, bete duela bonu kopuru hori eta, aurrerantzean, ez dituztela erosketa bonuak trukatuko bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!