Ekainaren 26an jarriko dituzte martxan TAO makinak

Karkara 2020ko eka. 4a, 15:24

Ekainaren 26tik irailaren 27ra bitartean egongo da martxan TAO sistema Orion.

Orioko Udalak jakinarazi du ekainaren 26an jarriko dituela martxan hondartzako eta futbol zelaiko TAO makinak, eta irailaren 27ra arte izango direla funtzionamenduan.

Udalak etxera bidaliko dizkie aparkatzeko pegatinak ibilgailuen zerga helbideratuta daukatenei eta zerga hori dagoeneko ordaindu dutenei (betiere, Udalarekin zorrik ez badute). TAO sistema martxan jarri aurretik jasoko dute pegatina etxean.

Ordaintzeko epeak

  • Ordainketa helbideratuta daukatenei maiatzaren 30ean kobratu zitzaien ibilgailuen zerga.
  • Helbideratuta ez dutenek ekainaren 30era arteko epea dute, zerga borondatez ordaintzeko. Udalak ordainketa egiaztatu ondoren jaso ahal izango dute pegatina.

Bestalde, zerga-ordainketaren egoera ikusteko eta ordainketa egiteko bide telematikoak erabiltzea gomendatzen die Udalak herritarrei, udaletxera joan behar ez izateko. Orioko Udalaren webgunean zehaztu dituzte horretarako aukera desberdinak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!