Orioko Kofradiak bertan behera laga ditu San Antonio Eguneko eta Karmengo Amaren Eguneko ospakizunak

Karkara 2020ko eka. 5a, 11:00

COVID19ak eragindako osasun krisia dela eta, Orioko Kofradiak erabaki du hobe dela urteko egiten dituzten bi ospakizunak bertan behera uztea.

Orioko Kofradiak bi ospakizun egiten ditu urtero erretiratutako arrantzaleekin eta saregileekin; batetik, San Antonio Eguna ospatzen dute ekainaren 13an, eta bestetik, Karmengo Amaren Eguna uztailaren 16an. Aurten, bi egun seinalatu horietako bazkariak eta ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute kofradiakoek; osasun krisia dela eta, zuhurtasunez jokatzea erabaki dute.

Azaldu dutenez, "pena handiarekin" utzi behar izan dituzte bertan behera egun horietako ekimenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!