Ekainaren 15ean bukatuko da 'Udan elkar zaintzen' programan izena emateko epea

Karkara 2020ko eka. 6a, 10:30

Izena eman nahi dutenek horretarako sortutako galdetegia osatu behar dute, eta ondoren, Txurrumuski jarriko da harremanetan  guztiekin.

Udalak eta Txurrumuski aisialdi-elkarteak martxan jarri duten «Udan elkar zaintzen» programan izena emateko epea ekainaren 15ean itxiko da. Izena eman nahi dutenek galdetegi hau osatu behar dute:

Izen-emateko galdetegia

Galdetegia bete ondoren, Txurrumuski jarriko da harremanetan izena eman dutenekin, onartuak izan diren ala ez esateko eta zehaztasunak emateko.

Uztailean, eskaintza zabalagoa

Eusko Jaurlaritzak eman dituen azken gomendioak aintzat hartuta, hasieran uste baino haur gehiago hartzeko modua izango da programan, uztailean. Beraz, eskaintza zabalagoa izango da aurkeztu zenean iragarri zena baino. Abuztuan, zerbitzua mugatuagoa izango da eta, orduan bai, premia dutenei emango zaie bakar-bakarrik.

Hasieran aurreikusita bezala, lau hamabostaldi izango dira uztail-abuztuetan:

  • Uztailak 01-17
  • Uztailak 20-30
  • Abuztuak 03-14
  • Abuztuak 17-28.

LH6ra arteko haurrak

HH2tik LH6ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute «Udal elkar zaintzen» programan.

Udalak eta Txurrumuskik ziurtatu dute talde txikitan lan egingo dutela, segurtasun- eta higiene-baldintza egokiak betetzeko.

Informazio gehiago, hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!