Imanol Alguacilek Johan Cruyff saria jaso du

Karkara 2020ko eka. 7a, 15:44

COPE taldeko Tiempo de Fuego programak eta Johan Cruyff taldeak elkarlanean emandako saria da. Oriotarrak Realeko talde osoari eskaini nahi izan dio saria.

Denboraldian zehar egin duen lana dela eta, Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile oriotarrak Johan Cruyff 2020 saria jaso du. Zehazki, COPE taldeko Tiempo de Fuego programak eta Johan Cruyff taldeak elkarlanean emandako saria da hori, eta aurtengoarekin, laugarren aldia izango da mundu mailako entrenatzaileen lana goraipatzeko saria ematen hasi zirenetik. 

Oriotarraren hitzetan, "oso hunkigarria" izan da bere lana Johan Cruyff bezalako jokalari baten izenarekin lotzea, eta saria Realeko talde osoari eskaini nahi izan dio. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!