Karela kiroldegiak ekainaren 15ean irekiko ditu ateak

Karkara 2020ko eka. 8a, 09:56

Datorren astelehenetik aurrera martxan izango da berriro Karela kiroldegia, gehienez %60ko aforoarekin. Aste honetan zehaztapen gehiago emango dituzte Udalak eta BPXport enpresak.

Deskonfinamenduaren hirugarren fasean kirol-instalazioak irekitzeko aukera dago, gehienez %60ko aforoarekin, eta taldeko entrenamenduak ere egin ahal izango dituzte, besteak beste, arraunlariek.

Haurreskola

Eusko Jaurlaritzak 0-3 urtekoentzako haur eskolak irekitzea baimendu du gaurtik aurrera, gehienez aforoaren %60arekin.

Haurreskolek erabakia zuten irailera arte ez irekitzea, baina gaia berriz aztertuko dute orain. Maria Maestra haurreskolak gurasoekin hitz egingo du egun hauetan eta, aldaketarik bada, jakinaraziko du.

Ostalaritza eta merkataritza

Ostalaritzan ez da, aurrerantzean, gehienezko afororik izango ez terrazatan eta ez barruan, nahiz eta bi metroko distantzia zaintzen segitu beharko duten bezeroek eta zerbitzariek. Bestalde, orain bezeroek aukera izango dute barran kontsumitzeko.

Merkataritza-establezimenduetan, berriz, aforoaren %60a baimenduko da; hor ere, distantziak zainduta.

Herritarren mugikortasunari dagokionez, gaurtik aurrera aukera izango dugu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edozein tokitara joateko, inolako mugarik gabe; Nafarroara, oraindik ez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!