Irudietan: Orio AEren txalupak errioan entrenatzen hasi dira

Astelehen berezia izan zen atzo Arraunetxen. Arratsaldeko zazpiak alderako, Orio AEko estropalariak errio bazterrean ziren; traineruak putzutara botatzeko irrikaz batzuk, urduritasun puntuarekin ere bai bateren bat, uretan berriz entrenatzen hasteko amorratzen denak. Senior mailako 50 arraunlari baino gehiago atera ziren uretara, hiru trainerutan eta trainerilla batean. Ibaian egin zuten entrenamendu saioa, itsasora atera gabe, eten luzearen ondoren gorputzak berriro txalupara egokitzen hasteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!