Danbolin Musika Eskolako ikasturte amaierako entzunaldiak internet bidez jarraitzeko aukera izango da

Karkara 2020ko eka. 12a, 13:33

Danbolin Musika Eskolako ikasle eta irakasleek bideo bat sortu dute ikasturte bukaerarako, ezohiko ikasturte honetan egin duten ahalegina herritarrei ezagutarazteko

Ikasturte hau berezia izan da Danbolin Musika Eskolako ikasle eta irakasleentzat. Gainerako guztiek bezala, egun batetik bestera ezohiko egoera batean aurkitu zuten beren burua eta ahalegin handia egin duten nork bere etxetik lanean segitzeko.

Danbolin Musika Eskolako arduradunek azaldu dutenez, "ikasturtea ez da erraza izan, baina asko ikasi dute ikasleek eta irakasleek. Orain, ikasitako hori erakusteko garaia dator, urtero bezala, eta ikasleek entzunaldiak egingo dituzte, ikastaroari bukaera emateko". Hala, ezohiko urte honetan entzunaldiak ere ezohikoak izango dira eta, lehenengo aldiz, online egingo dituzte.
 

Bestetik, jakinarazi dute datorren ikasturterako matrikulazioa ekainaren 22an hasiko dela, astelehenarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!