Arraunetxen agurtu dute denboraldia Ostadar inklusioa taldeko kideek

Karkara 2020ko eka. 16a, 14:28

Lasarteko kirolariek Oria ibaiaz gozatzeko aukera izan zuten asteburuan, Arraunetxen kayakak hartu eta arraun eginez. Sare sozialetan adierazi dutenez, "konfinamendua igaro ondoren, normaltasun berrira iritsi dela ospatzeko modurik onena" iruditu zitzaien Oriora txangoa egitea, eta irudietan ikus daitekeen modura, gozatu ederra hartu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!