"Nolatan ez dugu hezkuntzaren eztabaida lehen mailan jartzen?"

Jakes Goikoetxea / BERRIA 2020ko eka. 19a, 19:37
Argazkia: Juan Carlos Ruiz / FOKU

Ikastetxeak ixtea izan zen COVID-19 izurriteari aurre egiteko lehen neurrietako bat. Hezkuntza komunitateak bat-batean moldatu behar izan zuen egoera berrira. Aldaketa hori zuzenean bizi izan du Amaia Urzelai irakasleak.

Besarkadak eta musuak. Amaia Urzelaik eta Leire Saezek gogoan dute aurrez aurreko azken eskola eguna, martxoan. Urzelairen kasuan, ebaluazioko azken eguneko azken ikasgaia eman zuen, Biologia-Geologia. Notak banatu zituen. Ikasleak pozik, besarkadak, txaloak... Ez zekiten aurrerantzean pantaila batetik elkar ikusiko zutela. Leire Saezek ere gogoan du musu batekin agurtu zuela bere ardurapeko haurtxoetako bat, etenaren jakitun bai, baina ulertzeko gaitasunik gabe. Donostiako Zubiri-Manteo institutuko irakaslea da Urzelai. Lanaldiaren herena egiten du han, eta DBHko lehen mailako 24 ikasleko bi talderi ematen dizkie eskolak; gainerako bi herenak Bihe Institutu Publikoen Zuzendarien Elkartean egiten ditu. Saez Erandioko Altzaga ikastolako Haur Hezkuntzako koordinatzaile eta 3 urteko gela bateko 23 ikasleren tutorea da. Hik Hasi-ko kidea ere bada.

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen aurrez aurreko eskolak martxoan. Nola antolatu zineten hain egun gutxitan? Prest zeundeten?

L.S.: Gu ez gaude batere aurreratuta tresna digitaletan. Hasieratik argi genuen umeei ez geniela edukiekin matraka emango. Umeengana nola heldu aztertu behar genuen. Haur Hezkuntzan eta ikastola guztian telefonoa oso garrantzitsua izan da. Erabaki zen familia guztiei deitu behar zitzaiela, behar bagintuzten hor geundela esateko. Baita zer moduz zeuden jakiteko ere. Haur Hezkuntzan ohar bat egin genuen, familiei adierazteko indartu zezatela konfiantza beren buruarengan. Haurrek ez zutela ezer galduko eskolara ez etortzeagatik.

A.U.: Gure kasuan, ikasle guztiek zuten Chromebooka, eta antolaketa ez zen izan oso konplexua. Ikasturtearen hasieratik oinarrizko tresnak izan dira Chromebooka eta Google Suite plataforma. Aldaketarik handiena izan zen bat-batean distantzia fisiko bat zegoela, ez zegoela eskolako interakzio zuzenik. Ikastetxean erabaki zen ordutegiei eustea, ikasgai eta maila guztietan.

Elkarrizketa irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!