Eñaut Martik bi kantuko EPa argitaratu du, bakarkako ibilbideko aurrenekoa

Karkara 2020ko eka. 21a, 12:16

'The guy on the third floor' izen artistikoarekin plazaratu du bi abestiko 'Songs of the Seaside' EPa.

Azken urteetan Txinan bizi da Eñaut Marti musikaria, eta han buru-belarri dabil Music Lab proiektuan lanean. Musika erakutsiz, Txinako haurren garapen pertsonala lantzen dihardute, eta gustura da proiektuak daraman martxarekin. Horrez gain, musika talde bat ere sortu du Martik hango lagunekin, Shanghai Qiutian, eta kontzertu dezente jo dituzte Asian; Europan egindako bira batean, Orion ere eman zuten kontzertua, Etxeluze Gaztetxean.

Shanghai Qiutian taldearen diskoa prestatzen ari diren bitartean, bere proiektu pertsonaleko lehen bi abestiak eman ditu argitara Eñautek, 'The guy on the third floor' izenpean. Ingelesezko letrak dituzten 'Second Class' eta  'Myself, I Also Battle with Myself' abestiek osatzen dute bi kantuko EPa.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!